Zarauzko estropadak

Hibaika eta Urdaibai nagusi Zarauzko gaurko estropadan

Zarauzko Hitza 2016ko abu. 13a, 22:20

Bihar izango dute berriz ere hitzordua Euskotren zein San Miguel Ligako arraunlariek, 12:00etan.

Gaur, 18:00etatik hasita, Zarauzko VIII. Ikurriña, Euskotren Ligako zazpigarren estropada puntuagarria izan da, eta ondoren, Zarauzko XXXIX. Estropadari eman diote hasiera San Miguel Ligako 12 klubek. Hona hemen sailkapenak:

– Zarauzko VIII. Ikurriña. 1. jardunaldia:

  1. Hibaika 10:42,52
  2. San Juan 10:44, 84
  3. Orio 10:56, 64
  4. Cabo 11:12, 50

– Zarauzko XXXIX. Estropada. 1. jardunaldia:

  1. Urdaibai 19:27,50
  2. Kaiku 19:34,84
  3. Hondarribia 19:43, 24
  4. San Juan 19:49,92
  5. Orio 19:56,50
  6. Astillero 20:13,70
  7. San Pedro 20:15,34
  8. Cabo 20:15,38
  9. Tiran 20:18,36
  10. Zierbena 20:19,12
  11. Portugalete 20:29,28
  12. Zumaia 20:34,50

Bihar izango dute berriz ere hitzordua Euskotren zein San Miguel Ligako arraunlariek. 12:00etan lehiatuko dira emakumezkoak ligako irabazlea erabakitzeko, eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide