Atxotegi eta Iruretak irabazi dute aurtengo Zaporraren oroimenezkoa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 12a

22-10 irabazi zuten Errasti eta Elolaren aurka.

Atzo arratsaldean jokatu zuten Patxi Zaporraren omenezko LII. Esku Pilota Txapelketako azken jardunaldia, Frontoi Txikin. 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida izan zen lehenbizi. Urbieta eta Labakak irabazi zuten, Lizeaga eta Urkizuren kontra (22-17).

Finalean, berriz, Atxotegi eta Irureta gailendu ziren, Errasti eta Elolaren kontra (22-10). Jende ugari bertaratu zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide