Arte eta Historia Museoak ordutegi zabalagoa izango du udan

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 10a

943-835281 telefonora deitu edota info@menosca.com helbidera idatz daiteke erreserbak egiteko.

Uda garaian Zarauzko arte eta historia museoak bisitari ugari jasotzen dituela-eta, ordutegia zabaltzea erabaki dute. Hala, asteartetik larunbatera bitartean, 10:00-14:00 eta 16:30-18:30 bitartean irekiko dute, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 16:30-18:30 artean. Horrez gain, bisita gidatuak ere antolatu dituzte herria ezagutzeko (11:30ean) eta baita Santa Maria la Real arkeologia museoa (12:30ean eta 17:00etan) bisitazeko ere.

Burdin aroko, Erromanizazioko eta Erdi Aroko aztarnak daude ikusgai museoko aztarnategi arkeologikoan.
"Zarauzko historiaren ezagutzan sakondu nahi dutenentzako osagarri paregabea da Zarauzko arte eta historia Museoak eskaintzen dituen bisitak. Museoak zarauztarren lehen hilerria erakusten du; VIII. mendekoa da", jakinarazi dute museotik. Hilerria bertatik bertara ikusteko aukera eskaintzen du, kristalezko zorua baitu.

943-835281 telefonora deitu edota info@menosca.com helbidera idatz daiteke erreserbak egiteko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide