Photomuseum Argazki eta Zinema museoak sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Gela kulturaren difusiorako programaren barruan, marrazki bizidunari buruzko dokumentala eskainiko dute gaur. Lehenbiziko hitzordu horretan, mota, teknika eta animazio zinematografikoaren gai desberdinak aztertuko dituzte.
Ohi bezala, 18:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da.