Hiru urterako hitzarmena sinatu dute Zarauzko Udalak eta ZAEk, 2018ra bitarterako. Horren bidez, erakundeak urtero 30.000 euro emango dizkio ZAEri, besteak beste, bere ohiko kirol jarduera aurrera eraman; kirol materiala erosi eta mantendu eta arraun elkarteak antolatu ohi dituen estropadak sustatzeagatiko gastuei aurre egin diezaion.
Asteazkenean sinatu zuten akordioa Xabier Txurruka alkateak eta ZAEko presidente Jon Artolak. Hala, egun Zarauzko Arraun Elkarteak duen babesle nagusia de Zarauzko Udala.