«Jaiak ez dira Astazubitik aterako. Hainbat ekitaldi izango dira bertan», nabarmendu du Jesus Arana Zarauzko alkateordeak. Krosa eta zumba saioa jarri ditu adibide gisa. Hala, argitu du txosna gunea eta kontzertuak soilik lekualdatuko direla aurten. Hainbat sailetatik Astazubi ekitaldi jakin batzuetarako ez dela «egokia» jaso dute eta, ondorioz, aurten Urdaneta kalean antolatuko dituzte, «leku zabalagoa delako, muntaia egiteko eragozpen gutxiago egongo direlako eta, SKAPAkoen arabera, Salberdin urrun geratzen zelako». Gogoratu du proba modura atonduko dutela txosna gunea eta oholtza gune horretan. «Ondorioak aztertuko ditugu festak pasatutakoan».
Aranak SKAPAkoen jarrera txalotu du: «Prozesu honetan guztian arduraz jokatu dute gaiak sortzen dituen arazoak ekiditeko. Oso gustura gaude egiten duten lanarekin».