Jardunaldi Ekologikoak antolatu dituzte hil honetan

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 5a

Nekazaritza Ekologikoaren XX. Azoka izango da hilaren 19an.

Biolur, Zarauzko Udalak eta Urkomek Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak antolatu ditu. Abuztuaren 19an Zarauzko Nekazaritza Ekologikoaren XX. Azoka izango da, Lege Zaharren enparantzan eta Zirgordia kalean, 10:00etatik 14:00etara.
Hilaren 20an, berriz, Azpeitiko Komuntzo baserrira bisita antolatu dute eta 21ean, Beizamako Urkizahar txakolindegira. Bi bisitak doan dira, baina aurrez izena eman behar da 943 76 14 47 telefonora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide