Minbiziaren aurka egiteko dirua bilduko dute asteburuan

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 4a

Bildutako dirua ematen dituzten zerbitzuen zati bat ordaindu eta gaixotasuna ikertzeko baliatuko dute.

Gipuzkoako minbiziaren aurkako elkarteak, abuztuaren larunbatean eta igandean diru-bilketa egingo du Zarautzen. Kanpaina horren helburua dirua lortzea da  ematen dituzten zerbitzuen zati bat ordaindu ahal izateko eta gaixotasuna ikertzeko.

« Zerbitzu guztiak dohainik baitira, bai minbizia duten gaixoentzat eta bai beren ahaideentzat ere», azaldu dute elkartekoek. Elkarteko boluntarioak jardungo dute dirua biltzen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide