Juan Luis Zabala idazle azkoitiarrak Txakurraren aitzakian izenburu hartuta hitzaldia emango du bihar, 18:00etan, Photomuseumen. Sarrera nahi duten guztientzako librea da. Zabala Euskaldunon Egunkarian aurrena eta Berrian gero, aurtengo urtarrila arte, kazetari aritu izan da. Hainbat liburu ditu idatzita, azkena Txistu eta biok nobela izan da.