Atzo inauguratu zuten Juan Luis Mendizabal Mendi margolari zarauztarraren omenezko erakusketa, Donostiako Tabakaleran, Kutxa Kultur plazan. Mendiren olio-pinturak, marrazkiak eta argazkiak jaso dituzte. Datorren irailaren 11era arte izango da zabalik erakusketa.