Zarauzko Udalak Iturribideko kalea libre uztea erabaki du, uda garaian udalerrian izaten den aparkaleku arazoa dela medio. Horregatik, aurten barrakak Munoa plazan jarriko dituzte. Zehazki, Abuztuaren 5etik 21era izango dira heldu zein gazteentzat barrakak plaza horretan, eta haurrei zuzendutakoak, berriz, hilaren 5etik 31era bitartean.