Pasa den uztailaren 21ean zabaldu zuten Marijose Recalderen Bizitza eraikitze bidean erakusketa, eta aurreratu zuten hainbat ikastaro antolatuko dituztela horren bueltan. Hain zuzen, bihar collage tailerrak eskainiko ditu artistak. 9-12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da eta bi txanda antolatu dituzte: bata, 11:00etatik 13:30era, eta bestea, 18:30-21:00 bitarterako.
Plazak mugatuak direnez, bertan parte hartu nahi dutenek gonbidapenak jaso beharko dituzte aldez aurretik, Merkatuko erakusketa aretoan bertan.