Egun eguzkitsua eta beroa izango da gaurkoa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 2a

25 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.

Gau oskarbiaren ondoren, eguraldi atseginarekin argitu du egunak. Zerua garbi mantenduko da egun osoan eta eguzkia izango da nagusi. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta aurreko egunetan baino tenperatura altuagoa izango da: 25 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.

Itsasoak lasai jarraituko du; ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu.  Hala ere, azken orduetarako handitu egingo da eta  metro betekoak izango dira olatuak. 11:03an izango da itsasbehera eta hurrengoa 23:37an. 17:27an egongo da goian marea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide