Martxan da Zaporra oroimenezkoa

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 1a

Gaur jokatuko dute bigarren jardunaldia, 18:30etik aurrera Frontoi Txikin.

Ostiralean abiatu zuten Patxi Zaporraren oroimenezko 52. esku pilota txapelketa, Zarautz Kirol Elkarteko Pilota sailak antolatuta. Bi partida jokatu zituzten: lehenbizikoan, Odriozola-Lizasok, Chapuzo eta Elizegiren kontra 22-18 irabazi zuten, eta bigarrengoan, Atxotegi eta Iruretak, Zendoia eta Telleriaren aurka, 22-9 emaitzarekin.

Gaur arratsaldean izango da bigarren jardunaldia. Bertan lehiatuko dira Azpitarte eta Lizeaga, Lizaso eta Arrutiren aurka eta Urkizu eta Casares, Errasti eta Elolaren kontra. 18:30ean hasiko da, Frontoi Txikin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide