Elkarretaratzea gaur, Bilboko hilketa matxista salatzeko

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 1a

Zarauzko Sare Feministak deituta, 19:00etan izango da udaletxe aurrean

Euskal Herriko hiriburuetan ez ezik, hainbat herritan egingo dituzte gaur elkarretaratzeak, tartean, Zarautzen. Zarauzko Sare Feministak deitu du. Herritarrak udalatxe atarian bilduko dira, 19:00etan, indarkeria matxistaren aurrean 'aski da!' esateko.

Joan den astean Bilbon hilik agertu zen emakumea indarkeria matxistaren ondorioz hildako zazpigarrena da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide