Hobetzera egingo du

Zarauzko Hitza 2016ko abuztuaren 1a

Iparraldeko haizea ibiliko da eta 15-22 gradu artean egingo ditu.

Egunaren lehenbiziko zatian zerua oso hodeitsu egongo da eta zirimiria egin dezake. Orduak aurrera egin ahala, ordea, hobetzera egingo du. Hodeiak saretzen joango dira eta arratsalderako argitu egingo da zerua. Iparraldeko haizea ibiliko da eta 15-22 gradu artean egingo ditu.

Iparraldeko haizearen ondorioz, itsaso kizkurra izango da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Oraintxe izan da itsasbehera eta 22:51ean izango da hurrengoa. 16:42an egongo da goian marea. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide