Samadhi pilates eta yoga zentroak antolatuta eta udalak lagunduta, yoga master class-a eta brunch-a izango dira bihar Munoa plazan, 11:00etatik aurrera. Horrez gain, arpegi margoketak eta opariak ere izango dira bertaratzen direnentzat. Izena emateko whatsapp mezua bidali beharko da 627-624847 telefonora. 15 euro ordaindu beharko dira, eta horrekin elastiko bat emango dute ere.
Bildutako dirua bihotzeko arazoak dituzten haurren fundaziora bideratuko dute.