Zuhar Iruretagoienaren lana, 'Zirkulua' erakusketan

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 28a

Zuhar Iruretagoienaren lana 'Zirkulua' erakusketan (Bilbao Arte).

Bilboko Bilbao Arte aretoan dago ikusgai erakusketa kolektiboa, abuztuaren 19a bitartean.

Euskal Herriko zazpi emakumezko artista esanguratsuk Bilbao Arte topaketetan hartu dute dute azken hilabeteetan, elkarren lana ezagutzen. Orain, prozesu horren emaitza erakusgai jarri dute Zirkulua izeneko erakusketan: Jafar Panahi zinemagile irandarraren izenburu bereko filma izan dute oinarri; ikus-entzunezkoak Irango hainbat emakumeen erretratua jasotzen du.

Bertan hartu du parte Zuhar Iruretagoiena zarauztarrak, Iranzu Antona, Naia Del Castillo, Gentz Del Valle, Usoa Fullaondo eta Sra.Polaroiska taldeko Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzanarekin batera. Iruretagoienak Excentrica metalezko pieza paratu du erakusketan, Bailbao Arte aretoko zutabeetako bat bere barruan sartuz. Era berean, dispositiba batzuk proiektatu jarri ditu ikusgai piezaren aurreko horman.

Erakusketa kolektiboa hilaren 8an inauguratu zuten, eta abuztuaren 19a bitartean bisitatu ahal izango da, 17:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide