Ruïna eta Total Arse taldeen kontzertuak, ostiralean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 28a

Total Arse taldea zuzeneko batean (Maider).

Emanaldia 23:00etatik aurrera izango da, Arranplaza egitasmoaren barruan.

Aste honetan ostegunean beharrean, ostiralerako antolatu dute Arranoplaza ekitaldia. Arranopola kultur elkarteak aurreratu du zarata kontzertuak izango direla, 23:00etatik aurrera Arrano inguruan. Batetik, Valentziako Ruïna taldea izango da, hardcore-punk doinuekin, eta bestetik, Zarautz eta Errenteriako Total Arse, crust ildoan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide