52nd Sketchcrawl marrazketa jardunaldia egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 27a

10:00etan jarri dute hitzordua, Munoa plazan.

Larunbat honetan, uztailaren 30ean, 52nd Sketchcrawl egitasmoa egingo dute. Alegia, munduko herri eta hiri ezberdinetan jardunaldiak antolatuko dituzte taldean marrazteko, eta ondoren egindako marrazkiak sarera igotzen dituzte. Euskalherria's SketchCrawl taldeak Zarautzen geratzeko deialdia egin du. Munoa plazan elkartuko dira, 10:00etan, eta eguraldiak laguntzen badiei, hondartzako bainulariak marraztu nahi dituzte. Ondoren, jardunaldiko irudiak Euskalherria's SketchCrawlen eta nazioarteko Sketchcrawlen blogetara igoko dituzte,

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide