Larunbatean izango da Donostia-Donostia Klasikoa txirrindularitza proba, eta horrek eragina izango du errepideetan. 11:30ean Donostiatik aterako da, eta Oriotik pasa ondoren, udalerrira 12:15 inguruan helduko dira, N-634 errepidetik. Nafarroa kalea zeharkatuko dute, eta jarraian Meagara jo. Udaltzaingoak bidegurutze guztiak itxiko ditu, 11:45ean, eta ez dira bideak irekiko azken txirrindularia pasatu arte.