Asteartean jokatu zituzten finalerdiak, eta honakoak dira emaitzak:
- June Aldai eta Garazi Eizmendi 30 - Ainhoa Garmendia eta Maddi Mendizabal 21
- Idoia Tejedor eta Maitane Sarobe 19 - Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun 30
Gaur, berriz, 3. eta 4. postuak zehazteko partida eta finala jokatuko dituzte. Maddi Mendizabal eta Ainhoa Garmendia ariko dira Idoia Tejedor eta Maitane Saroberen aurka, 3. eta 4. postuak erabakitzeko. Finalean, berriz, Garazi Eizmendi eta June Aldai zein Janire San Sebastian eta Itxaso Erasun lehiatuko dira. Frontoi Txikin izango da norgehiagoka, 18:30etik aurrera.