Goizean eguraldi nahasia, arratsaldean ona

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 27a

Tenperaturan ez da aldaketarik egongo: 16-22 gradu artean egingo du.

Atzokoaren tankera izango du gaurko egunak ere. Goizean zerua estalita egongo da, ilun, eta zirimiria ere egin dezake. Arratsalderako hodeiak gutxitu eta argitzen joango da, ordea. Tenperaturan ez da aldaketarik egongo: 16 gradu egingo ditu gutxienez eta 22 gradu gehienez.

Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin eta horrek eragina izango du itsasoan, hura harrotuz, bereziki, egunaren bigarren partean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro arteko olatuak altxatuko ditu. 11:03an zein 23:38an izango dira itsasgorak, eta 17:12an itsasbehera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide