Aldapetako plan bereziaren aldaketari buruzko espedientea, HAZen ikusgai

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 27a

Aldapetako hiri altolamenduko plan bereziaren inguruko espediente ikusgai dago (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta orain jendaurrean egongo da ikusgai hurrengo 20 egunetan. Interesa dutenek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte.

Espedientea udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) dago ikusgai, Etxezabala eraikinean. Bulegoko ordutegia honakoa da: astelehena, asteartea, asteazkena eta ostiraletan, 07:30etik 15:00etara ,eta ostegunetan, 07:30etik 19:00etara.

Uztailaren 18ko bilkuran erabaki zuen Zarauzko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak plan bereziaren aldaketari hasierako onespena ematea. Visesa sozietate publikoak abiarazi du eta zonifikazioari, erakinaren tipologiari, eta erabilera bateragarriei eragiten dio aldaketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide