«Eredu bat topatzen saiatu behar dugu denok eroso egoteko»

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 26a

Pili Etxabe (EITB)

EAEko Ahal Dugu-ren lehendakarigai izateko hautagaia da Pili Zabala alderdiaren primarioetan. Gurutze Izagirre kazetariak elkarrizketatu du, Berria egunkarirako.

Gurutze Izagirre / Berria. Pili Zabala (Tolosa, Gipuzkoa, 1968) buru-belarri murgildu da politikaren lehen lerroan, eta ikasteko grina nabari zaio. Jakitun da Ahal Dugu-ko lehendakarigai izateko abantailarekin abiatu dela. Juan Luis Uriarekin eta Ruben Belaundiarekin lehiatu behar du, ordea, ofizialki hautatua izateko.

Nagua Albak duela bi aste proposatu zizun Ahal Dugu-ko lehendakarigai izateko, eta bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman zenuen. Zerk bultzatu zintuen horretara?
Ohore bat iruditu zitzaidan, nahiz eta jakin ardura handia dela. Baina gauzak egiteko energia, gogoa, indarra daukadanez, ez nintzen kikildu. Familia etorri zitzaidan burura, oso inportantea delako halako erabaki bat hartzean; zure etxean egongo diren aldaketak, baita sentimenduak ere. Podemos zen. Ez nekien ziur zer pentsatuko zuten. Baina zalantzak argitzen joan dira, eta pozik nago beraien erantzunarekin.

Beste bi lehiakide daude hautagaitzan. Zuzendaritzaren babesa baduzu zuk, baita Madrilgoa ere? Iñigo Errejon eta Pablo Iglesiasena? Abantaila duzula iruditzen zaizu?
Suposatzen da. Denok goaz irabaztera, beraiek eta ni. Ea zer gertatzen den. Dena den, Gipuzkoako zerrendan lehenengo izango naizenez, lau urtean legebiltzarrean lanean arituko naiz. Beste prozesua ikusteko dago.

Lehen aldia da Ahal Dugu Eusko Legebiltzarrera aurkeztuko dena. Zer eskaintzen du besteen aldean?
Proiektu plurala. Jende guztien sentsibilitateak jasotzen dituena. Orain arte ez dut horrelakorik ikusi. Pertsona guztiak berdinak gara. Inor ez da inor baino gehiago, baina ezta gutxiago ere, eta hori oso inportantea da.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: Berria.eus

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide