Unai Zabalak irabazi du Getariako biatloia

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 26a

Zarautz Triatloi Taldeko triatleta oriotarra izan da XV. Salbatore Biatloi garaile, gizonezkoetan.

Proba larunbatean jokatu zen, eguerdiko 12:00etan hasita, Malkorbe hondartzatik, eta bi atal izan ditu: igeriketan 550 metro eta lasterketan 3.500 metro herri inguruko ibilbidean, frontoiko helmugara iritsi arte. 85 pertsonek hartu dute parte, eta horietatik 6 emakume izan dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide