Asfaltatze planari jarraipena emango dio udalak datorren astean, bigarren faseari ekinez. Oraingo honetan, Itxasmendiko bidegurutzeko biribilgune berria, Araba kalea eta Maria Etxetxiki kaleak asfaltatuko dituzte. Hori dela eta, errepide horiek itxi egingo dituzte uztailaren 27tik 29ra. Gainera, herriko autobusaren ibilbidean ere eragina izan dezake; Itxasmendiko geltokia mantendu egingo dute, baina zerbitzuak atzerapen txikiren bat izan dezakeela jakitera eman dute.
Egunez eguneko lanak eta errepidean izango dituen eraginak:
- Uztailak 27, asteazkena
Fresaketa lanak egingo dituzte Araba kalean. Ondorioz, bi norabideak itxiko dituzte, baina Pagoeta kaleko eta industrialdeko irteerak mantendu egingo dituzte egun horretan. Itxasmendi auzora sartu eta irten Maria Etxetxiki kaletik egin beharko da. Fresmak enpresaren aurrealdea itxita egongo da. - Uztailak 28, osteguna
Araba kalean eta biribilgune berriaren erdi batean asfaltatze lanak egingo dituzte. Araba kalea guztiz itxita egongo da. Itxasmendi auzora sartu eta irten Maria Etxetxiki kaletik egin beharko da. - Uztailak 29, ostirala
Maria etxetxiki kalean eta biribilgune berriaren erdi batean asfaltatze lanak egingo dituzte. Maria Etxetxiki kalea guztiz itxita egongo da. Itxasmendi auzora sartu eta irten Araba kaletik egin beharko da.
Egun horietan euria egingo balu, aipatutako atolaketak aldaketak izan ditzake.