Bi kontzertu gaur, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 26a

Una Mano Al Cuello eta 1991 taldeak izango dira oholtza gainean.

Gaur arratsaldean kontzertu bikoitza izango da Zarauzko gaztetxean. Salamancako Una Mano Al Cuello eta Bilboko 1991 taldeen emanaldiak, hain zuzen. 20:30ean hasiko dituzte eta Putzuzulotik gogoratu dute kontzertuek 23:00etarako amaituta egon beharko dutela. Beraz, puntual bertaratzeko eskatu diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide