Chernobilen Lagunak-eko zozketak badu irabazlea

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 21a

Chernobilen Lagunak elkarteko kideak eta Angel Uranga margolaria (Aritz Mutiozabal).

17 urte inguru daramatzate Angel Urangak emandako margolan bat zozkatzen, eta aurten Azpeitiako familia bati egokitu zaio saria. Koadroaz gain, bi pertsonentzako bazkari edo afari bat ere jaso du sarituak, elkartearekin aspalditik kolaboratzen duen Aiten-Etxe jatetxearen eskutik. Gaur arratsaldean egin dute sari banaketa ekitaldia Urangaren arte galerian.

Zozketarako txartelak salduz aterako dirua Chernobileko haurrak eta gaztetxoak ekartzeko erabiltzen du elkartean. Aurten 27 izan dira Gipuzkoa osora etorri zirenak, Chernobilen Lagunak elkartearen bitartez; horietako hiru Zarauzko familietan daude. Ekainaren 22an etorri ziren eta abuztuaren 27a bitartean egongo dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide