Bi tailer gaur, haurrei zuzenduta

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 21a

Buztinarekin sortu eta Gatzez beteriko botilak tailerrak eskainiko dituzte Lege Zaharren enparantzan.

Conunpuntomas taldeak antolatuta, bi tailer izango dira gaur Lege Zaharren enparantzan. Haurrek eskulanak egiteko aukera izango dute bertan: batetik, buztinarekin figurak sortuko dituzte, eta bestetik, koloretako gatzarekin botilak apainduko dituzte.

18:30etik 20:30era iraungo dute tailerrok.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide