Eguzkia eta lainoak tartekatuz

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 21a

Tenperatura ez da 22 gradutik igoko eta iparraldeko haizeak joko du.

Giro motela egingo du gaur, baina eguzkia sarriago aterako da atzo baino. Hala ere, tarteka, zaparradaren bat ere bota dezake, bereziki egunaren bukaeran. Iparraldetik joko du haizeak eta tenperatura berdin mantenduko da: 17-22 gradu artean, hain zuzen.

Haizeak itsaso kizkurra eragingo du, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:25ean izango da itsasbehera eta 18:41ean itsasgora.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide