Pili Zabala proposatuko du Ahal Dugu-k lehendakarigai izateko

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 20a

Pili Zabala (Eitb).

Berria egunkariak eman du jakitera albistea bere webgunean

Ahal Dugu alderdiak aste honetan jakinaraziko du nor proposatuko dien oinarriei Eusko Jaurlaritzarako lehendakarigai izateko. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko idazkari Nagua Albak aurreratu zuen euskalduna, emakumea eta "prestigiozkoa" izango zela. Primarioak egingo dituzte orain, eta oinarriek berretsi behar dute zuzendaritzaren proposamena.

Berriak galdetuta, Zarauzko bizilagun Pili Zabalak ez du informazio hori baieztatu. Hala ere, bihar egingo dute xehetasunak emateko agerraldia, Donostian. Bertan izango dira Zabala bera, Nagua Alba eta Lander Martinez EAEko Ahal Dugu-ko Antolakuntza idazkaria.

Albistea irakurtzen jarraitzeko, Berria.eus.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide