Jose Antonio Legorbururen erakusketa irekiko dute Ispilu Arten

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 19a

Jose Antonio Legorbururen margolanetako bat.

Inaugurazio ekitaldia ostiral honetan izango da, 20:00etan.

Legorburuk bere artelanak jarriko ditu erakusgai Ispilu Arte galerian, ostiral honetatik aurrera. Inaugurazio ekitaldia, gainera, Tormenta en el Jardin musika taldeak girotuko du. Irekiera 20:00etan izango da.

Ispilu Artek, era berean, datorren hilabeterako antolatu dituen jardueren berri eman du. Abuztuaren 12an Itsasbazter natura izeneko erakusketa kolektiboa zabalduko du, 20:00etan. Bertan hainbat artistaren margolanak eta eskulturak ikusteko parada izango da.

Abuztuaren 20an, 18:30ean hasita, udako enkantea egingo dute, eta hilabetean zehar, argazki lehiaketa, Elena Asinsen Canons 22 eskultura oinarri hartuta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide