Ostegunean inauguratuko dute Marijose Recalderen erakusketa

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 19a

19:00etan izango da, Merkatu plazan.

Artea Merkatuan egitasmoaren barruan, erakusketa berria hartuko du plaza horretako lehen solairuak. Hain zuzen, Marijose Recalderen Bizitza eraikitze bidean bilduma zabalduko dute ostegunean. 19:00etan izango da inaugurazioa.

Irailaren 18ra arte izango da ikusgai, egunero, 11:00etatik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide