Haize-Orratz gaztelekuan udaz gozatzen

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 18a

Jardura ezberdinak egiten ari dira Udagazte16HO-ren barruan.

Sanpelaiotan Nerabeen gunea prestatu zuten aurten estreinakoz, eta 250 gazte inguruk hartu zuten bertan parte. Horren ondoren, Udagazte16HO jarri zuten abian 84 gazterekin. Orain artean, hainbat jarduera egin dituzte udal gaztelekutik: bolei eta futbito txapelketak; 13 gazte ari dira Zeuk egin, zeuk jan! proiektuan menu prestatzen: eta egin dituzten irteerak primeran atera direla jakitera eman dute. Haize-Orratzetik eskerrak eman dizkiete gurasoei, eurengan jarritako konfiantzagatik, eta "nerabeei esan hemen jarraitzen dugula gehiagorako prest!".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide