Tenperatura altua izango da gaur

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 18a

Alerta laranja ezarri dute, tenperatura 36 graduraino helduko delako.

Bero handia egingo du gaur, 36 graduraino heltzeraino. Horregatik, alerta laranja ezarri dute. Egun eguzkitsua izango da eta hego-ekialdeko haizeak joko du. Horrek hegoaldetik aire-masa bero bat ekarriko du. Arratsalderako brisa altxatuko da, giroa apur bat freskatuz.

Hego-ekialdeko haizeak itsaso kizkurra eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi-metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 10:26ean izango da lehenbiziko itsasbehera eta 22:52an hurrengoa. 16:43ean egongo da marea goian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide