Jende ugari bildu da Galiziarren Egunean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 17a

Arratsaldean jarraituko du festak, Montetxio abesbatza, Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos eta Carballeira elkartearen eskutik.

Olagarroa, lakoia, enpanada, Albariñoa, Ribeiroa... Jende ugari bertaratu da San Pelaioko zelaira Galiziako produktu horiek dastatu eta giroaz gozatzera. Arratsaldean jarraituko du festak. Zarauzko Montetxio abesbatzak hainbat abesti kantatuko ditu 16:30ean eta 17:00etan, berriz, musika eta dantza izango da, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide