Urko Arregi, Gontzal Belategi, Libe Goenaga, Andoni Mujika, Beñat Mujika eta Ane Peñagarikano izan ziren atzo Torre Luzeako parkea girotu zuten bertsolariak. 22:30etik hasita, gazteek emanaldia eskaini zuten eta herritar ugari bertaratu ziren.
Gaur jarraituko dute Bertso Asteko ekitaldiekin. Modelo aurrean hamaiketakoa egin ostean, eguerdian hasiko dute Txepelketa, tabernaz taberna. 15:00etan, berriz, bazkaria eta final handia izango dute Egoki jatetxean.