Punk kontzertuak izango dira iluntzean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 18a

Daudyflin eta Teodora Barbarie taldeek eskainiko dituzte emanaldiak.

Zaratazarautzen urteurrenaren barruan, Islandiako Daudyflin eta Iruñeako Teodora Barbarie izango dira gaur gauean, Putzuzuloko oholtza gainean. 21:00etan hasiko dituzte emanaldiak.

Gogoratu dute aste barruko kontzertuek 23:00etarako bukatuta egon behar dutela eta, beraz, orduan bertaratzeko eskatu diete herritarrei.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide