Goizean goizetik eguzkiak indartsu joko du eta zerua garbi egongo da. Tarteka, goi-lainoren bat edo beste izango da, baina oro har, oskarbi mantenduko da. Tenperatura ere apur bat igoko da: 21 gradu egingo ditu gehienez eta 11 gradu gutxienez. Haizeak ipar-ekialdetik joko du, ahul.
Haizeak itsasoa pixka bat harrotuko du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.