Gaur da emakumezkoen paleta txapelketan izena emateko azken eguna

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 15a

Uztaileko bigarren hamabostaldian jokatuko dute, Frontoi Txikin.

Interesa dutenek gaur dute Frontoi Txikiko Emakumezkoen VIII. Paleta Txapelketan izena emateko azken aukera. Horretarako 943-831463 edo 670-890305 telefonoetara deitu beharko da.

Uztaileko bigarren hamabostaldian jokatuko dute, Tenis modalitateko pilotarekin. Partida bakoitza 30 tantora izango da eta gehienez 12 bikotek hartu ahalko dute parte.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide