Hainbat ikastaro eskainiko ditu KZguneak irailean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 14a

Oinarrizko internet, software, sare sozialak, irudia, Google Apps eta beste hainbat ikastaro eskainiko dituzte.

Hilero bezala, udako atsedenaldiaren ostean, irailean askotariko ikastaroak eskainiko dituzte KZgunean: interneten murgiltzeko oinarrizko eskolak; software librea; sare sozialak; GIMP tresna; Google Appak; smartphone zein tabletak eta programazioari buruzkoak.

Kasu bakoitzean, teoria eta praktika eskainiko dute, doan. Informazio zabalagoa eskuratzeko, KZgunearen bloga bisita daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide