Gaur zabalduko dute Sanz Enea kultur etxean erakusketa berria, Javier Balda iruindarraren lanekin. Margo eta collage-ak osatzen dute. Hona egilearen azalpena: "Zati bolumetrikoekin osatuta daude, eta planoaren gainean ohiko, etxeko jarreran tapatu eta gainjartzen dira. Osotasun horietan ezinbestekoa da formen murgiltzea eta hedatzea".
19:00etan izango da inaugurazioa, eta irailaren 11era arte izango dira ikusgai lanok, egunero 18:30etik 20:30era.