Gaur arratsaldean jaso du 3.000 euroko saria artista zarauztarrak, Kultura zinegotzi Nekane Iribarren eskutik. Sanz Enea kultur etxean egin dute ekitaldia, eta haiekin batera, Mari Jose Aranzasti eta Ainize Txopitea epaimahaikideak hartu dute parte. Diziplina askotariko 14 proiektu jaso dituzte aurten, eta Ione Saizarren 20800 izenekoaren alde ebatzi dute.
Artistaren asmoa da Zarauzko txoko guztiak arakatu eta denetariko argazkiak ateratzea da: paisaiak, espazioak, erretratuak... Dagoeneko lanean hasi dela adierazi du, gainera. Ondoren, ateratako irudiak liburu batean jasotzeko asmoa du. Saizarrek urteak daramatza Ingalaterran bizitzen, eta han antzeko proiektu bat gauzatu zuen bere garaian, duela urte batzuk Photomuseumen erakusgai jarri zuena.