Bihar bukatuko da euskara ikasteagatik diru-laguntzak eskatzeko epea

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 13a

Herritarren Arreta Zerbitzura eraman beharko da eskaera orria.

Aurten ere ikasturtean zehar euskara ikasten jardun dutenei  diru-laguntzak emango dizkio udalak. Zehazki,  euskalduntze eta alfabetatze ikastaroek iraun duten bitartean udalerrian erroldatuta egon direnei eta gutxienez eskolen %80a hartu dutenei emango dizkie. 

Bihar da azken eguna diru-laguntzak eskatzeko. Horretarako, Herritarren Arreta Zerbitzura jo beharko da. Bertara eraman beharko da eskaera orria.

Erlazionatuak

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide