Lander Davilak irabazi du Espinhoko Pro Junior txapelketa

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 13a

Argazkia: WSL

14,27 punturekin irabazi zuen zarauztarrak Thomas Debierreren kontrako finala.

Ekainaren 23tik 26ra jokatu zuten Portugal iparraldeko Espinho herrian junior mailako surf txapelketa. Final estua izan zen Davila eta Guadalupeko Thomas Debierreren artekoa. Ongi hasi zen hori baina Davilak 7.17 puntuko olatua hartu  eta aurrea hartu zion txanda hasi berritan. Debierreri 2,87 puntuko aldea atera eta 14,27 punturekin irabazi zuen zarauztarrak txanda, eta ondorioz, baita txapelketa ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide