Giro goibelak jarraituko du. Zerua estalita egongo da, nahiz eta tarteka ostarteak zabaldu eta eguzkia atera. Hala ere, litekeena da euri apur bat egitea goizean zein arratsaldean. Egunaren lehenbiziko zatian mendebaldetik joko du haizeak eta orduak aurrera joan ahala ipar-mendebaldera aldatuko da. Arratsaldean indartu egingo da. Tenperatura jaitsi egingo da pixka bat: 19 gradu egingo ditu gehienez eta 14 gradu gutxienez.
Itsaso zakarra ibiliko da eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. 12:16ean izango da itsasgora eta 18:21ean itsabehera.