Serious Business taldea Hondarribiko Blues Festivalen ariko da

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 13a

Serious Business taldea.

Larunbat honetan eskainiko du kontzertua, 21:30ean, Bentako eszenatokian.

Henry Gray & The West Coast All Stars-en aurretik ariko da Serious Business taldea, Hondarribiko XI. blues jaialdian. Bertan jotzea "amets bat" dela adierazi du Aitor Badiola taldekideak: "Horrelako jaialdi batean aritzea ohore bat da guretzat". Bentako eszenatokian eskainiko dute kontzertua, 21:30ean hasita.

Serious Business-ek hirukote gisa ekin zion bere bideari, Aitor Badiola (gitarra elektrikoa, ahotsa), Maria Armendariz (baxu elektrikoa, koroak) eta Ander Zulaika (bateria, koroak) musikariekin, eta neguan Really Serious lana kaleratu zuen. Egun laukote gisa ari dira, Antxon Sarasua teklatu-jotzailearekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide