XXXIII. Galiziako Eguna ospatuko dute igandean

Zarauzko Hitza 2016ko uztailaren 12a

Galiziako Eguna ospatuko dute IƱurritzako zelaian (Aritz Mutiozabal).

Urtero bezala, Iñurritzako zelaian egingo dute egun osoko festa. Egun bat lehenago, larunbatean, Os Agarimos taldearen emanaldia izango da, Musika Plazan.

Egitaraua

Uztailak 16, larunbata
23:00. Os Agarimos taldearen emanaldi folklorikoa eta kalejira, Musika Plazan.

Uztailak 17, igandea
10:30. Alborada, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
11:00. Meza, San Pelaioko ermitan.
13:00. Dantza saioak, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
16:30. Zarauzko Montetxio abesbatzak lau kanta abestuko ditu.
17:00. Musika eta dantza, Iruñeako Santiago Apostol taldea, Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira kultur elkartearen eskutik.
Egun osoan. Iñurritzako zelaian, bazkaria, Morena olagarro prestatzailea, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro nahiz Albariño ardoak. Prezio herrikoiak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide