Zerua estalita egongo da eta euria egingo du oro har. Hala ere, noizbehinka atertu eta ostarteak zabal daitezke. Haize bizia ibiliko da eta bolada gogor batzuk espero dira. Tenperaturak berdin jarraituko du: gehienez 20 gradu egingo ditu eta gutxienez 15 gradu.
Haizeak itsaso zakarra eragingo du eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro-metro eta erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. 11:17an izango da itsasgora eta 22:37an hurrengoa. 17:20an egongo da behean marea.